viernes, 30 de noviembre de 2012
Bideoak
BIDEOAK
Eskuz binakako partidu batean, sake-errestoan nola kokatzen dira pilotariak frontoian?
Zertan oinarritzen zara pilotari bat aurrean edo atzean jartzeko?
Eskuz binakako partidu batean, zein kolpe izaten dira ohikoenak?
http://www.youtube.com/watch?v=c_9wREfgGZ4&feature=plcp
Partidu bat hasi baino lehenago saludua egiten da.
http://www.youtube.com/watch?v=5bHIlmdqUbo
Sakea esta errestoa nola egiten dira? nondik nora?
http://youtu.be/GwAcE4ut0Q4
Nola egiten dira tantuak?
http://youtu.be/HIyYIxc7ZZU
Nola ipintzen diren takuak?
http://youtu.be/UacGj094Wss
AITITE JUANTXURI EGINIKO ELKARRIZKETA
Nolakoak ziren antzinean pilotak eta pilota lekuak?
http://www.youtube.com/watch?v=2ZPZTphUe18
Nola erabakitzen da nork atera behar duen bikote batean?
http://www.youtube.com/watch?v=MPDYSXKe1JM
Zeintzuk dira dauden jokaldirik ohikoenak pilotan?
http://www.youtube.com/watch?v=aY-f2OXBvwA
Eskuz Binaka Frontoi Motzean
Euskal Pilota
Hasteko ezinbestekoa da azaltzea zer den euskal pilota modu general batean:
Euskal pilota da euskal kirol tradizional bat. Praktikatzen ohi da gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Burgoseko iparraldean eta Errioxan.
Gainera beste estatu batzuetan ere praktikatzen da, adibidez Cuban, Argentinan, Txilen, Estatu Batuetan eta beste batzuetan, hori gertatu da euskaldunek burututako migrazioengatik.
Joko honen helburua da pilota bat jotzea `frontis´ baten aurka. Jolastu daiteke banaka edo taldeka eta jokalari guztiek txandakatzen dira jolasteko.
Euskal Pilota Federazio Internazionala modalitateak zehazten ditu jokalekuaren arabera eta ezpezialitateak araudiaren arabera.
Modalite eta ezpezialitateen arabera pilotak ezberdinak dira. Izan daitezke gomazkoak, plastikozkoak edo larruzkoak. Larruzko pilotak badauzkate egurrezko nukleo bat eta babestuta dago latexko, artilezko eta larruzko kapekin.
Jokalekua frontoia deitzen da eta atal ezberdinak ditu. Frontis bat; aurreko horma, errebotea; atzeko horma, eta ezkerreko horma. Gainera eskuinean kontrakantza dago. Frontisean txapa bat dago eta bere azpitik txartzat ematen da tantoa.
JOKALEKUA:
Esku pilota binaka jokatzen da frontoi motzetan, 36 metro dituztenak ( adibidez Labrit, Pamplonan eta AtanoIII, Donostin).
Atano III frontoi motza, Donosti- San Sebastian |
Frontoi motzak, badauzkate ezkerreko horma bat, zeinak badauka 36 metro luzeera eta 10 metro altuera. Baina frontoi baten horma azpamagarriena da `frontisa´. Honek 10 edo 11 metro luzeera izan dezake eta 10 metroko altuera. Frontisa aurreko partean dago eta metalezko marra orizontal bat dauka ``txapa´´ deritzoguna, pilota bertan ematen denean entzuteko, izan ere txartzat ematen da. ``Txapa´´ metro bateko altuera dauka, eta azpitik dagoen eremua ere txarra da.
``Frontis´´-aren goiko partean 10 metroko altuera igaro ondoren ere txarra da pilota bertan ematen badu.
Gainera eskuinean badago marra bat zehazten duena kanpoa eta barruaren muga (marra honetan ematen badu pilota txarra da), honi kontrakantza deitzen saio eta zaleentzako eserlekuak egoten dira.
Atzeko partean beste horma motz bat dago ``frontis´´aren neurri berdinak dituena baina ``txapa´´ barik.
Esan daiteke frontoia eremu egonkorra dela ez baitago ingurunearekiko ziurgabetasunik, espazio itxiak eta horma lauak izaten ohi direlako. Baina bi-paretak egiten direnean pilotaren norabidean.
Ezkerreko horman eta kantzan badaude margoztuta marra batzuk(haien artean 4,5 metroko distantzia dute haien artean). 4-aren marra sakea egiten den marra da. Marra atzetzik egin behar da punpa eta gero pilotari eman, frontisean jo pilotarekin eta honek 4 eta7 marren artean ematea. 7 marraren atzetik ematen badu pasa da ( Sakatzean 4 eta 7 artean ematen ez badu txarra da, izan ere pasa da 7 aurrera eta txarra ez bada 4 pasatzen).
Esku Pilota Binakaren analisia:
Esku pilota Joko Ez-zuzena bat da. Joko zuzenen ezaugarri garrantzitsuena espazioarekiko erlazioarekin dauka harremana. Joko Ez-zuzenetan ezinbestekoa da horma baten kontra jokatzea. Joko Zuzenetan aldiz jokalariek zuzenean jotzen diote pilotari eta hormak ez daude, bakarrik marrak lurrean irudikatuta.
Esku pilota binaka joko ez-zuzena denez, jokalari batek pilotari ematen dioenean frontisean eman behar du aurkari batek pilota jo ahal izateko. Gainera esku pilotan, frontoiaren ezkerreko hormarekin jolastu daiteke, baita sakea egin frontisean eta ezkerreko horman jotzen pilotarekin.
Esku pilota binaka, bikoteka jolasten da eta beraz oposiziozko eta kolaboraziozko egoera motorreak daude.
Taldekideek saiatzen dira haien artean komunikatzen keinuekin edo hitz gutxiekin aurretik zehaztutako esanahiak dituztenak, komunikazioa errazteko eta horrela hobeto jolasteko elkarrekin. Hala ere, beste taldekoek ere saiatuko dira harremanean egoten, beraz besteek saiatu behar dira haien keinuak eta jokaldiak asmatzen, haien jokoa ekiditeko.
Taldekide bakoitzak saiatuko da beste taldeko bat markatzen eta lekuak okupatzen, bestearen tantoa gaitzezteko. Horretarako aurkariaren hurbil edo urrun egongo da jokoak eskatzeen duenaren arabera.
Normalki aurrelariak beste aurrelariak markatzen du eta atzelariak beste atzelaria.
Jokalariek errespetatu behar dute pilotaren aldizkotasuna, hots talde bereko kideek ezin diote pilotari eman jarrain, lehenengo batek ematen dio, gero aurkari bat eta ondoren beste kidea edo kide berdina. Honek funtzio ezberdinak sortuko ditu zeinak aldatzen joaten dira. Badago talde bat pilotari joko diona eta beste bat pilotaren zain dagoena, baina honek aldatzen doa bi talden arteko elkartrukea ematen denean.
Partiduak jolasten dira 22 tantuetara eta ezin da berdinketa eman. Beraz, ez dago denbora mugarik, baizik puntazio limitea. Hona hemen markagailu baten irudia.
SAKEA NONDIK NORA
Sakea aurrelariak egiten du normalean. Sakea egiteko pilotarekin punpa egiten da lurrean, 4.kuadroa baino lehenago, bestela falta da. Behin punpa eginda, pilotari jo egin behar zaio frontisera bidaliz, frontisean jo ondoren 4. eta 7.kuadroen artean punpatu beharko du pilotak sakea balekoa izateko.
TANTOAK EGITEKO MODUAK
Behin pilota punpatzerakoan eta frontisera iristean, punpa bat bakarrik eman dezake aurkariak eraman baino lehen, punpa gehiago ematen baditu aurkariak tantoa galduko du. Pilotari batek pilota frontisera bota eta bueltan datorrenean, lurrean punpa egin aurretik ere eraman dezake aurkariak.
Gainera frontoian badaude debekatutako gune batzuk, txapa batekin bereizten dira eremu horiek frontis eta ezker paretan eta egurrarekin kontra-kantxan. Hemen duzue irudi bat, punpa kontra-kantxan edo paretan kolore urdina dagoen tokian jotzen badu falta da, hau da, tantoa besteentzat da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)