Euskal Pilota
Hasteko ezinbestekoa da azaltzea zer den euskal pilota modu general batean:
Euskal pilota da euskal kirol tradizional bat. Praktikatzen ohi da gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Burgoseko iparraldean eta Errioxan.
Gainera beste estatu batzuetan ere praktikatzen da, adibidez Cuban, Argentinan, Txilen, Estatu Batuetan eta beste batzuetan, hori gertatu da euskaldunek burututako migrazioengatik.
Joko honen helburua da pilota bat jotzea `frontis´ baten aurka. Jolastu daiteke banaka edo taldeka eta jokalari guztiek txandakatzen dira jolasteko.
Euskal Pilota Federazio Internazionala modalitateak zehazten ditu jokalekuaren arabera eta ezpezialitateak araudiaren arabera.
Modalite eta ezpezialitateen arabera pilotak ezberdinak dira. Izan daitezke gomazkoak, plastikozkoak edo larruzkoak. Larruzko pilotak badauzkate egurrezko nukleo bat eta babestuta dago latexko, artilezko eta larruzko kapekin.
Jokalekua frontoia deitzen da eta atal ezberdinak ditu. Frontis bat; aurreko horma, errebotea; atzeko horma, eta ezkerreko horma. Gainera eskuinean kontrakantza dago. Frontisean txapa bat dago eta bere azpitik txartzat ematen da tantoa.
JOKALEKUA:
Esku pilota binaka jokatzen da frontoi motzetan, 36 metro dituztenak ( adibidez Labrit, Pamplonan eta AtanoIII, Donostin).
Atano III frontoi motza, Donosti- San Sebastian |
Frontoi motzak, badauzkate ezkerreko horma bat, zeinak badauka 36 metro luzeera eta 10 metro altuera. Baina frontoi baten horma azpamagarriena da `frontisa´. Honek 10 edo 11 metro luzeera izan dezake eta 10 metroko altuera. Frontisa aurreko partean dago eta metalezko marra orizontal bat dauka ``txapa´´ deritzoguna, pilota bertan ematen denean entzuteko, izan ere txartzat ematen da. ``Txapa´´ metro bateko altuera dauka, eta azpitik dagoen eremua ere txarra da.
``Frontis´´-aren goiko partean 10 metroko altuera igaro ondoren ere txarra da pilota bertan ematen badu.
Gainera eskuinean badago marra bat zehazten duena kanpoa eta barruaren muga (marra honetan ematen badu pilota txarra da), honi kontrakantza deitzen saio eta zaleentzako eserlekuak egoten dira.
Atzeko partean beste horma motz bat dago ``frontis´´aren neurri berdinak dituena baina ``txapa´´ barik.
Esan daiteke frontoia eremu egonkorra dela ez baitago ingurunearekiko ziurgabetasunik, espazio itxiak eta horma lauak izaten ohi direlako. Baina bi-paretak egiten direnean pilotaren norabidean.
Ezkerreko horman eta kantzan badaude margoztuta marra batzuk(haien artean 4,5 metroko distantzia dute haien artean). 4-aren marra sakea egiten den marra da. Marra atzetzik egin behar da punpa eta gero pilotari eman, frontisean jo pilotarekin eta honek 4 eta7 marren artean ematea. 7 marraren atzetik ematen badu pasa da ( Sakatzean 4 eta 7 artean ematen ez badu txarra da, izan ere pasa da 7 aurrera eta txarra ez bada 4 pasatzen).
Esku Pilota Binakaren analisia:
Esku pilota Joko Ez-zuzena bat da. Joko zuzenen ezaugarri garrantzitsuena espazioarekiko erlazioarekin dauka harremana. Joko Ez-zuzenetan ezinbestekoa da horma baten kontra jokatzea. Joko Zuzenetan aldiz jokalariek zuzenean jotzen diote pilotari eta hormak ez daude, bakarrik marrak lurrean irudikatuta.
Esku pilota binaka joko ez-zuzena denez, jokalari batek pilotari ematen dioenean frontisean eman behar du aurkari batek pilota jo ahal izateko. Gainera esku pilotan, frontoiaren ezkerreko hormarekin jolastu daiteke, baita sakea egin frontisean eta ezkerreko horman jotzen pilotarekin.
Esku pilota binaka, bikoteka jolasten da eta beraz oposiziozko eta kolaboraziozko egoera motorreak daude.
Taldekideek saiatzen dira haien artean komunikatzen keinuekin edo hitz gutxiekin aurretik zehaztutako esanahiak dituztenak, komunikazioa errazteko eta horrela hobeto jolasteko elkarrekin. Hala ere, beste taldekoek ere saiatuko dira harremanean egoten, beraz besteek saiatu behar dira haien keinuak eta jokaldiak asmatzen, haien jokoa ekiditeko.
Taldekide bakoitzak saiatuko da beste taldeko bat markatzen eta lekuak okupatzen, bestearen tantoa gaitzezteko. Horretarako aurkariaren hurbil edo urrun egongo da jokoak eskatzeen duenaren arabera.
Normalki aurrelariak beste aurrelariak markatzen du eta atzelariak beste atzelaria.
Jokalariek errespetatu behar dute pilotaren aldizkotasuna, hots talde bereko kideek ezin diote pilotari eman jarrain, lehenengo batek ematen dio, gero aurkari bat eta ondoren beste kidea edo kide berdina. Honek funtzio ezberdinak sortuko ditu zeinak aldatzen joaten dira. Badago talde bat pilotari joko diona eta beste bat pilotaren zain dagoena, baina honek aldatzen doa bi talden arteko elkartrukea ematen denean.
Partiduak jolasten dira 22 tantuetara eta ezin da berdinketa eman. Beraz, ez dago denbora mugarik, baizik puntazio limitea. Hona hemen markagailu baten irudia.
SAKEA NONDIK NORA
Sakea aurrelariak egiten du normalean. Sakea egiteko pilotarekin punpa egiten da lurrean, 4.kuadroa baino lehenago, bestela falta da. Behin punpa eginda, pilotari jo egin behar zaio frontisera bidaliz, frontisean jo ondoren 4. eta 7.kuadroen artean punpatu beharko du pilotak sakea balekoa izateko.
TANTOAK EGITEKO MODUAK
Behin pilota punpatzerakoan eta frontisera iristean, punpa bat bakarrik eman dezake aurkariak eraman baino lehen, punpa gehiago ematen baditu aurkariak tantoa galduko du. Pilotari batek pilota frontisera bota eta bueltan datorrenean, lurrean punpa egin aurretik ere eraman dezake aurkariak.
Gainera frontoian badaude debekatutako gune batzuk, txapa batekin bereizten dira eremu horiek frontis eta ezker paretan eta egurrarekin kontra-kantxan. Hemen duzue irudi bat, punpa kontra-kantxan edo paretan kolore urdina dagoen tokian jotzen badu falta da, hau da, tantoa besteentzat da.
Blog hau aukeratu dut, hasierako Euskal Pilotaren nondik norakoaren sarreratxo txiki baina argi horrek oso ondo azalduta dagoelako. Hala ere, aurkezpenaren aldetik, jokamoldearen bideoak orriaren hasieran jartzea ez da bat ere egokia eta, horregatik bertatik kenduko nituzke amaieran edota beste lehio batean eskegiz.
ResponderEliminarEdukiaren aldetik, argi dago datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituztela, baina bibliografian erabili dituzten infomazio iturri ezberdinak ez aipatzeak jokamolde honi buruz gutxi dakien irakurle bati, informazioa eskasa dela irudituko zaio. Aitite Juantxori eginiko elkarrizketa nahiko gaizki entzuten da; izan ere, nik badakit zergatik entzuten den hain txarto, horregatik blog hau irakurtzen duten irakurleei azalduko nioke gaizki entzutearen zergatia.
IKT tresnen erabilera oso argi dago bideo mordoa eta audio mordoa daudelako blogean; haatik, guztiak batera jarri beharrean, esteken bidez sakakabantuagoa ipiniko nituzke, irakurleari ulertzen errezteko.
Kolaborazio lanari dagokionez, argi dago biek parte hartu dutela elkarrizketetan euren ahotsak entzuten direlako.
Beste aldetik, jokamoldearen egitura oso argi zehaztuta dago, baina egia da eskema batzuen bidez argitasun hori areagotuko zenuketela bloga dinamikoagoa eginez. Halaber, materialaren informazioa ez da ongi azaltzen; eta, nahiz eta informazio gehigarriaren parte izan, ez legoke hain txarto irakurleei janinaraztea pilota nola egiten den.
Hala eta guztiz ere, joko ekintza oso ondo garatuta dago (sake-errestoaren kokapena, tantoak nola jokatzen diren bideoak, kolperik ezagunenak...), baina txapelketei buruzko informazioa gehitzea oso interesgarria izango litzateke.
Bloga oso ondo eginda dago, halere berrirakurketa pare baten ondoren asko hobe dezakezuela uste dut.
KALIFIKAZIOA: 7.75
Dani Fernandez Rodriguez
Eskuz binaka frontoi motzean
ResponderEliminarLan hau irakurri ondoren, zera esan dezaket:
Alde batetik, informazio lortzeko iturri ezberdinak erabili dituzte, batez ere, youtubetik eta Aitite Juantxuriri egindako elkarrizketatik ateratako informazio azaltzen delako, honek IKT tresnak erabili dituztela argi uzten duelarik; aurkezpena oso argi eta ordenatua dagoela ez nuke esango, izan ere, lehenengo joko-ekintza azaltzen diren bideoak eta, ondoren, joko egitura azaltzen baitute amaieran testu batekin lagunduz. Gainera, akats ortografiko eta gramatikal ugari dituela esan beharra dago; kolaborazio lana dela ere argi ikus dezakegu.
Bestalde, joko egitura ongi azalduta dagoela esango nuke ezaugarri guztiek agertzen baitira. Joko-ekintza bideoetan azalduta geratzen da, baina hobe ulertzeko eta lan txukunagoa egiteko bideo horietan azaltzen dena hitzez adieraziko balitz askoz hobea litzateke.
Beraz, lan hau hobetzeko, akats ortografiko eta gramatikaletan, lanaren ordenean, eta bideoen bertikaltasunean arreta jartzea gomendatuko nizueke. Eta lana entregatu aurretik, pare bat aldiz irakurtzea ere bai.
Kalifikazioa: 7
Sara Dorronsoro Alegria
Hasteko esan beharra dago argi dagoela informazio iturri ezberdinak erabili izan dituztela. Bideo ezberdinak eta jokamoldeari buruzko informazio asko agertzen da.
ResponderEliminarAurkezpenaren aldetik hainbat gauza esan behar ditut. Hasteko, testua nik uste nahiko argia da eta azaltzen du jokamoldearen informazio gehiena, hala ere hobeto izango litzateke pixka bat gehiago ordenatzea eta klasifikatzea informazioa testua hobeto ikusteko begi-bistan. Hala ere, informazioa nahiko ondo dagoela uste dut. Bestetik atalez bereiztea gustatu izan zait (Sarrera, jokamoldea, bideoak eta grabaketa) argitasuna ematen dio blogari nik uste.
IKT-ren tresnen erabilera agerian daude. Izan ere, bideo eta grabaketak atalean hainbat bideo daudela eta grabaketa ere bai. Horrek laguntzen du testuari. Hala ere, nik jarriko nioke grabaketari azpitituluak. Bestetik oso ondo daude irudiak ere agertzen baitira.
Azkenik, jokamolde egitura eta joko ekintza ondo azalduta daudela uste dut, azken finean, blogaren helburua betetzen da. Lehen esan dudana behar bada ordenatuagoa egonda hobetuko litzateke baina oinarrizko informazioa ageri da.
Ondorioz, uste dut lan ona egin dutela, hala ere gomendatuko nieke ordenatzea pixka bat gehiago eta grabaketetan azpitituluena. Bestetik oso ondo! Zorionak!
Kalifikazioa: 8,25
Kristian Alvarez
Lan honetan esan beharra dut informazio bilaketari dagokionez, ez dutela liburu ofizialetara jo, baizik eta ikasleetako baten aitonaren ezagutzara eta “Reyes”ren ezagutzara. Ez dakit bi persona hauen pilotarekiko harremana zein den, eta hori azaltzea ere ez zen gaizki egongo.
ResponderEliminarAurkezpenari dagokionez, uste dut ez dutela jokamolde hau erarik egokienean azalodu, ez eduki aldetik, ez ordena aldetik. Nire eritsiz azalpen honekin jokamolde hau ezagutzen ez duen persona bateri hainbat duda sortu al zaizkio.
IKT tresnen erabilpena aldiz egokia izan dela usted ut, hainbat bideo grabatu baitituzte jokamolde honen azalpena errazteko asmoz.
Kolaborazioari dagokionez, argi dago biek hartu dutela parte, baina ematen du bakoitzak bere bideoak grabatu dituela.
Jokamoldearen egiturari dagokionez, atal gehienak aipatzen dituzte, nahiz eta hauekiko azalpenak agian egokienak ez izan. Aipagarria iruditu zait jokamolde honetako pilotalekua frontoi motza izanik, frontoi luze bateko kuadroak baino kuadro luzeagoak izatea: 4.5 metro. Suposatzen dut akats bat izango dela.
Joko ekintzari dagokionez, bideotan bakarrik azaltzen dute. Nire ustez, hau ez da erarik egokiena. Atal honetan bideoa lagungarri izan daiteke, baina azalpenak idatzi errazago ulertzen direla deritzot.
Hau guztia kontutan izanda, esan beharra daukat ez zaidala oso lan ona iruditu, baina taldekideen lana baloratzen jakin behar da, beraz, nire nota 5,5 izango da.
ANTXON ALBERDI BARRUTIA
Akatsengatik hasita esan beharra daukat ikusterakoan ez duela gehiegi erakartzen blog hau.
ResponderEliminarBehin irakurtzen hasita puntuak falta ez badira ere badirudi ordena falta dela bere baitan. Honekin esan nahi dut argazkien eta informazioaren kokapena eta ordena ez zaidala gehiegi gustatzen.
Egia da informazioa guztiz egokia dela eta jokamoldea azaltzeko eta irakasteko balio duela, gainera behin irakurtzen hasita testuaren erraztasuna dela eta berehala amaitzen duzula.
Gainera beste bi gauza ondo jorratu dutela uste dut, lehenengoa orrialdetan banatu izana erosotasuna ematen baitio, sarrera bukatzerakoan jokamoldea irakurri daiteke orrialde amaigabe bat sortu gabe. Bestea, espazioa ondo azaldu dutela uste dut, frontisa. kontrakantxa eta abar nahas daitezke pixka bat hastapenetan eta oso argi agertzeak gustoko dut.
Azkenik esan beharra dut hasiera batean erakargarri egin ez izanak ez duela kentzen irakasteko egin izana eta argi azaltzen dela jokamoldea, beraz 8'5 da nire nota.
Gilen Bueno 8'5